-
Torrea, 14
(Igorreko Industrialdea)
48140 IGORRE BizkaiaERRESERBAK
946 317 086
Telefonoz bakarrikAst-Oste 8:00 – 22:00
Ost- Lar 10:00 – 24:00
Igandea 10:00 – 22:00
Asteartea itxita
Torrea, 14
(Igorreko Industrialdea)
48140 IGORRE Bizkaia
ERRESERBAK
946 317 086
Telefonoz bakarrik
Ast-Oste 8:00 – 22:00
Ost- Lar 10:00 – 24:00
Igandea 10:00 – 22:00
Asteartea itxita
Arduraduna: HERMO JATETXEA.
Helbidea: Torrea, 14 (Igorreko Industrialdea) 48140 IGORRE.
I.F.Z.: B-48441372
hermojatetxea.com web gunea HERMO JATETXEA enpresaren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman HERMO JATETXEA, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
HERMO JATETXEAek ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. HERMO JATETXEAek espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. HERMO JATETXEA ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.
Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake. HERMO JATETXEAek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
HERMO JATETXEA ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. HERMO JATETXEAek ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
HERMO JATETXEAek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. HERMO JATETXEAek ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, Lan Bila tresna) beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, HERMO JATETXEAek, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
HERMO JATETXEAen hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela HERMO JATETXEAen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola HERMO JATETXEAi, bere zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio HERMO JATETXEAi.
Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
HERMO JATETXEAek gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio HERMO JATETXEAi.
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
HERMO JATETXEAek erabiltzaileei jakinarazi nahi die argitaratutako edukien neurtze-kontrolak egin ahal izango dituztela, eta ezegokitzat jotako eduki guztiak ezabatu ahal izango dituztela, aldez aurretik ezer esan gabe. Horrek ez du esan nahi HERMO JATETXEAdenik erabiltzaileek web gune honetan txerta ditzaketen eduki guztien erabateko kontrolaren erantzulea. HERMO JATETXEAek ezin du bermatu erabiltzaileek web gune honetan argitara ditzaketen edukien zehaztasuna, kalitatea eta osotasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da web gune honen erabilera-baldintzak betetzea.
HERMO JATETXEAek beharrezko tresnak emango dizkio erabiltzaileari, ezegokitzat jotako edukiak salatu ahal izateko: bai “Gaitzetsi” aukera, bai web gune honetako erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua. HERMO JATETXEAek salaketa guztiak aztertuko ditu, eta horien neurriari buruzko erabakiak hartuko ditu.
Erabiltzaileak, bestalde, web gunea errespetuz eta fede onean oinarritutako irizpideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Hala, oinarrizko jokaera-arau hauek beteko ditu:
• Ez argitaratu eduki iraingarriak, arrazistak, mehatxatzaileak, indarkeriazkoak, lizunak, hirugarrenen intimitateari erasotzen diotenak edo nolabait ezegokiak direnak; batez ere, adingabeei kalteak eragin diezazkieketenak.
• Ez argitaratu ideologiarekin, sindikatu-afiliaziorekin, erlijioarekin, sinesmenekin, arraza-jatorriarekin, sexu-bizimoduarekin, genero-indarkeriarekin eta osasunarekin lotutako datuak edo hirugarrenei edo nork bere buruari erreferentzia egin eta oso sentiberak izan daitezkeen bestelako datuak.
• Ez bidali copyrighta duen zeinahi eduki, baldin eta jabearen baimenik ez baduzu.
• Ez txertatu sustapen- edo publizitate-edukirik.
• Ez bidali beste erabiltzaile batzuei baimendu gabeko jakinarazpenak (spam).
HERMO JATETXEAek beretzat gordetzen du erabiltzaile baten kontuari baja emateko eskubidea, baldin eta ohartzen bada berau modu desegokian erabiltzen duela; bai honako baldintza hauek betetzen ez dituelako, bai garrantzizkotzat jotzen duen beste zeinahi arrazoi dela tarteko.
HERMO JATETXEAek web gune honetako erabiltzaileei gogorarazi nahi die web gunea bera haurrentzako dela hein handi batean; horregatik, bertan argitaratutako eduki guztiek erabiltzaile mota horri egokitutakoak izan beharko dutela.
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta HERMO JATETXEAek noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. HERMO JATETXEAek eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoari helduz (LSSICE), HERMO JATETXEA jakinarazten dizu bera dela hermojatetxea.com domeinuen jabea, eta horiek Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta daudela.
Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak HERMO JATETXEAren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
HERMO JATETXEAek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, HERMO JATETXEAek Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
HERMO JATETXEAek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako Lan Bila tresna edo kontakturako formulario desberdinak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. HERMO JATETXEAek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. HERMO JATETXEAek adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.
HERMO JATETXEAek antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola HERMO JATETXEAi bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta HERMO JATETXEAek erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. HERMO JATETXEAek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
HERMO JATETXEAek erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari: info@hermojatetxea.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
HERMO JATETXEAek, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela HERMO JATETXEAen erantzukizunpekoak.
HERMO JATETXEAen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio HERMO JATETXEAi bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, HERMO JATETXEAen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
HERMO JATETXEAek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. HERMO JATETXEAek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, HERMO JATETXEAek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
HERMO JATETXEAen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, HERMO JATETXEA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, HERMO JATETXEAek zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.
Ugarana Auzoa, 8
48141 DIMA Bizkaia
ENGLISH SPOKEN
946 317 086
(itxaron konfirmazioa)
Asteazkena-Ost 8:00 – 22:00
Ostirala 13:00 – 16:00
Lar-Iga 14:00 – 16:00
Jaiegunak 14:00 – 16:00
Astelehen arratsaldez eta asteartea, itxita