-
Torrea, 14
(Igorreko Industrialdea)
48140 IGORRE BizkaiaERRESERBAK
946 317 086
Telefonoz bakarrikAst-Oste 8:00 – 22:00
Ost- Lar 10:00 – 24:00
Igandea 10:00 – 22:00
Asteartea itxita
Torrea, 14
(Igorreko Industrialdea)
48140 IGORRE Bizkaia
ERRESERBAK
946 317 086
Telefonoz bakarrik
Ast-Oste 8:00 – 22:00
Ost- Lar 10:00 – 24:00
Igandea 10:00 – 22:00
Asteartea itxita
Udalerri hau leku ezin hobean dago Bizkaiko parke natural garrantzitsuenetako bietara sartzeko: Gorbeiako eta Urkiolako parke naturalak. Horiei esker, ikuspegi pribilegiatuak ditu, eta merezi du horiez gozatzea. Bestalde, aukera bikaina eskaintzen du naturan planak egiteko, udalerria inguratzen duten haran, baso eta mendietan.
Pedro Deunaren elizan ekingo diogu gure ibilbideari, Dimako hirigunean bertan. Tenplu horretaz gain, baselizak, Urizar jauregia, Ziarrusta dorrea eta Lamindanoko Madalena eliza gotikoa ere Dimako ondare historikoan funtsezko eraikinak dira.
Dimako beste leku paregabe bat Baltzolako kobazuloak dira, eskaladarako munduko lekurik garrantzitsuenetarikoa. Handik hurbil, Jentilzubi kareharrizko zubia dago, arroa osatzen duten haritz biak lotuz.
Gorbeiako Parke Naturala euskal mendizaletasunaren ohiko erreferentziagunea da. Bertako gailurrak (1.482 m) Bizkaiaren eta Arabaren arteko muga ezartzen du, eta bertan dago Gorbeiako Gurutze ospetsua.
Gorbeian, oso paisaia desberdinak ditugu: harri malkartsuak, larredi leunak, pagadi eta hariztiak eta abar. Eta, hori guztia, 500 barrunbe katalogatuta dituen multzo karstiko batean.
Gainera, Itxinako Biotopo Babestua eta 100 metrotik gorako Goiuriko ur-jauzia ere oso paisaia-elementu azpimarragarriak dira.
Parkeko paisaiaren kalitatea eta Parkeak euskal herritarrentzat duen esanahi kultural eta afektiboa direla-eta, jarduera ugariren gune bihurtu da eremua: senderismoa, mendia, mendiko bizikletaz eta zaldiz egiteko ibilbideak, espeleologia eta abar.
Urkiolako Parke Naturalak Aramotzeko mendilerroko lurrik garaienak biltzen ditu, eta kareharrizko hesi handi bat osatzen du Bizkaiko Arratiako eskualde eta Durangaldearen eta Arabako Aramaioko haranaren artean. Halaber, Kantauri Itsasoko eta Mediterraneoko arroak bereizten ditu. Paisaia malkartsuak atsegin badituzu, hauxe da zurea.
Parkeak hainbat mendilerro, kareharrizko haitz, sakan eta haran sakon ditu, eta bertako gailurrek mendirako eta senderismorako zaletasun handia sorrarazi dute.
Tontorrik garaiena Anboto mendikoa da, eta jende asko igotzen da bertara. Gainera, bertan dagoen Mariren kobazuloa erreferentzia mitologikoa da. Parke Naturalak San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenez eraikitako santutegitik hartu du izena. Urkiolako Santutegiaren aurrean, harri sinboliko bat aurkituko duzu: bikotekidea aurkitu nahi dutenentzako erromesaldi-lekua da. Kondairaren arabera, hiru buelta baino ez zaizkio eman behar harriari bikotekidea lortzeko.
Testua eta irudiak: Turismo Euskadi.
Ugarana Auzoa, 8
48141 DIMA Bizkaia
ENGLISH SPOKEN
946 317 086
(itxaron konfirmazioa)
Asteazkena-Ost 8:00 – 22:00
Ostirala 13:00 – 16:00
Lar-Iga 14:00 – 16:00
Jaiegunak 14:00 – 16:00
Astelehen arratsaldez eta asteartea, itxita